-
-
603 m
429 m
0
1,9
3,9
7,71 km

Visad 78 gånger, ladda ned 1 gånger

i närheten av Arre, Navarra (España)

Ezkabarte

Ezkabarte udalerria ipar-mendebaldeko I. eremuko Olaibar-Ezkabarte 12. arean dago. 34 Km²-ko azalera du guztira eta itsaso gainetik 452 metrora dago.
Ipar-mendebaldeko eremuaren barnean, Nafarroako hiriburutik hurbilen dauden udalerrietako bat da, 7 kilometrora bakarrik, eta distantzia hori tunelek laburtu dute Ezkaba mendia historian zehar izan den hesia hautsi dutelako.

Ezkabarteko armarria

”Urdina eta hegoak bilduriko arrano bat, beste erdia urre kolorekoa eta atzaparrak goraka zabalik dituen lehoi gorria. Tinbrea, urrezko eguzkia”

Ezkabarteko armarriak tinbrean duen eguzkiak Euskal Herriko sinesmen zaharretan babes eta mito konnotazioak ditu eta orain dela oso gutxi arte sakratu, santu eta bedeinkatutzat hartu da eta emakumezkoaren generoa eman zaio. Gure herrietako anitzetan amandrea esaten zitzaion eguzkiari agurtzen zitzaionean.

Haren sarrera iritsi eta horizontean ezkutatzean, mendien atzean, bere ama Andra Mariren besoetan babestera zihoala uste zuten; azken horrek MARI numena ere izendatzen du, pertsonifikaturiko lurra besteak beste.

Eguzkiri, bestalde, espiritu maltzurren aurkako botereak egozten zizkioten eta haiek uxatzeko eraginkorra zen; sorginak, aztiak eta jeinu gaiztoak botererik gabe geratzen ziren eguzkiren argi izpi batek ezustean harrapatzen zituenean eta laster joan behar zuten beren haitzuloetara.

Hemen eguzki ikur nagusia eguzkilorea da (Carlina acanthofolia) eta gaur egun arte iraun duen haren erabilera mitologiko folklorikoak mendetan zehar iraun du, babesle, kristautasun aurretik gure arbasoek Eguzkiari egiten zioten gurtzaren oroigarri, zein oraindik ere ikus baitezakegu Ezkabarteko etxe askotan ate, leiho eta balkoietan iltzaturik.

José Mari Pastor-en testua.

MENDIAN KONTUAN IZAN BEHARREKO AHOLKUAK:
• Arduraz ibili; mendian kontu gehiagorekin ibili behar dugu ez erortzeko eta istripurik ez izateko, bereziki haurrekin edo talde batekin baldin bagoaz.
• Errespeta ditzagun hegaztiak, fauna eta landaretza naturala.
• Ez dezagun alferrikako zaratarik egin eta goza dezagun soinu naturalak entzunez.
• Eramaten dugun guztia ekarri behar dugu itzuleran: zaborra, ontziak, etab.
• Natura zaindu dezagun, hurrengo belaunaldien mesederako.

Kommentarer

    You can or this trail