Visad 31 gånger, laddats ned 5 gånger
i närheten av Isundegi, País Vasco (España)
Abadinoko Matiena auzotik hasi gara ibiltzen eta errepidea pasarela batetik zeharkatu ondoren agertu gara Gerediaga kultur taldearen egoitzan, Garaira doan errepidetik metro batzuk egin ondoren sartun gara ezkerretik doan bidetik, luzaroan joan gara baserri, txaletak.. artean eta gure eskumatik Garai erreka.
Tartean ikusi doguz antzinako errotak (Olazarola eta Erroteta), hemendik sartungo gara basotik doan pista batetik, bidean ikusio dogu Oiztik datorren urak, beste errota bat, egingo dogu bat GR229 (Mikeldi izenekoa) eta Garai herrira heldu baino arinago sartungo gara basoan jarraitzen Arlaban erreka.
Luzeroan pista ederratik egingo dogu igoera gurutze batera heldu arte, hemendik eskumara Sarrimendi gailurra igongo dogu, ikuspegi ederra Anbotoko mendi katea gure mendebaldean.
Jeitsi gara gurutzera eta orain bai aldapa latza Oiz aldera, harridun bidea eta traketsa baina erdi inguruen iturri bat daukagu geldiune bat egiteko.
Aldapa amaitzen dogunean sartun gara gune zabal baten eta hemendik ere Anbotoko mendikatea ikusteko leku ederra. Hemen batu gara talde osoa eta zeharkatu ondoren langa batzuk sartu gara zementozko pista baten, eoliko gunera doana.
Oiz gailurretik oso hurbil egon gara eta toki ederra hamaiketako egiteko pinudi baten inguruan (Azkamur izenekoa).
Hemendik aurrera oso adi egon behar gara eguraldiaren arabera, baina gaur odo ederra izan da eguna ez dogu izan arazorik.
Langa bat zeharkatu dogu eta behien landa baten sartun gara, hasi gara jeisten eta joan behar izan dogu beste langa baten bila. Hemendik jeitsiera estua, labankorra..eta erpina, baina kordel bat dago eusteko eskuz, jeitsi behar gara banan banan eta astiro heldu arte harrizko pista batera.
Hemendik aurrera jeitsiera luzea baina erosoa heldu arte Muniozguren baserrira.
Hurrengo baserria Astarloa da eta hemendik hartun dogu bidezidor bat heldu arte PR batera eta hau jarraitzen heldu gara Bolibarrera doan bidera, 2km geratu jazku eta gure ondoan Longarte erreka.
Hemendik hartun dogu GR65 eta joan gara Iruzubietara.
Waypoint
Abadiño(Matiena)
Waypoint
Bidegurutze(Sarrimendi)
Waypoint
Axpe baserria bidea
Kommentarer